XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan bere, Jaungoikoak gizadia oso maite dauala'ta, Bere Seme bakarra emon dautso, Aregan sinistea dagianik galdu ez daiten, betiko bizitza izan dagian baiño Jaungoikoak bere Semea lurrera ez dau lurtarrak epaitzeko bialdu: Aren bitartez gizadia gaizkatu (salbau) dadin baiño Euren eskuan dabe gizona betiko gaizkatzea, ta betiko galtzea.

Aregan sinistea dagiana, ez da galdua izango; sinistu ez dagiana, barriz, galdua da, Jaungoikoaren Seme bakarraren izenagan sinisterik izan ez daualako.

Epaia, barriz, auxe da: lurrera argia etorri da, ta gizakiak Argia baiño illuna maiteago izan dabe, arein egintzak okerrak ziran eta.

Gaiztakeria dagien guztiak, argiari gorroto dautse-ta; ez datoz, barriz, argitara, arein egiñak gaiztetsiak ez izateko.

Egiaren bidetik ibilli daitena, barriz, argitara dator, aren egintzak Jaungoikoagan egiñak izan dirala agertu daiten.

40. Jesus Judea'n Barri Ona irakasten.

Jon'en azken-autorra (Jon 3, 22, 36).

Onen ondoren, Jesus bere ikasleakaz Judea alderdira joan zan, eta an bizi zan areikaz, bateatzen.

Jon'ek be Ainon'en, Salim-ondoan, bateatzen ziarduan, an ura ugari zalako.

Eta askok araxe joan eta bateoa artzen eben, oraindik Jon ez eben giltzapean sartu ta.

Bateoa zala-ta, Jon'en ikasleak eztabaidan asi ziran Judar batzukaz.